XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GALDERAK

1.a) Lotura baten polaritatea. Molekula polarrak

Lotuta dauden bi atomok elektronegatibitate desberdina dutenean, (eta hau, zentzu hertsi batean beti gertatzen da, lotuta dauden atomoak desberdinak badira), beraien artean eratzen den lotura beti polarra da. Elektronegatibitate desberdina dela eta, lotura kobalentea osatzen duen bikote elektronikoa, beti atomo elektronegatiboenerantz desplazatuta egongo da.

Loturaren bikote elektronikoaren desplazamendu honen ondorioa zera da, loturaren baitan polaritate bat agertzen dela, loturaren momentu dipolar baten agerpenaz emanikoa datorrena, HCI molekularen kasuan adierazten den bezala (kasu honetan, kloro-atomoa, hidrogeno-atomoa baino elektronegatiboago da).

HCl molekula, kobalente polarra da

=nAc=l molekulak,lotura ionikoa du

Lotura-elektroiaren bereizketa handiagoa bada, lotura kobalentea polaritatea gehituz doala kontsidera daiteke. Finean, zera kontsiera daiteke, atomo elektropositiboak (metal alkalino bat izan daitekeena, Na bezala) elektroi bat ematen diola afinitate elektroniko altua duen beste elementu bati (halogeno bat izan daitekeena, hala nola kloroa), honela lotura ionikoa eratzen delarik, eta ikuspuntu honetatik, lotura ionikoa zera izango zitekeen, lotura kobalente oso oso polarra.

Polaritate molekularraren kontzeptua, molekula karakterizatzen duen ezaugarri bat da (ez lotura determinatu batena). Beraz, molekula batek polaritatea izan dezan, beharrezko izango du lotura polar(rak) izatea, baina halaber, geometria molekular berezia izan beharko du, hain eratan ezen loturen momentu dipolarren batura bektorialak ez dezala zero erresultantea eman.

Beraz, lotura polarren existentzia ez da baldintza nahikoa molekula bat polarra izateko. Adibide baten bidez argi daiteke hau, hala nola CC14 molekularen kasuan bezala, honek lau lotura C-Cl ditu, geometria tetraedrikoa segituz.

C-Cl loturak polarrak dira, zeren Cl atomoa C atomoa baino elektronegatiboago baita, irudian adierazten den bezala.